Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Mutriku

Mutriku herri gipuzkoarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Mutriku
  • Biztanleria: 5.313
  • Azalera: 27,7 Km²
  • Web: http://www.mutriku.net
  • Tursimo bulegoa:
    Oficina de turismo
    de Mutriku
    Plaza Churruka, s/n
    20830, Mutriku (Gipuzkoa)
    Teléfono: 943 603 378
    turismo@mutriku.net

Gipuzkoako mendebaldeko muturrean eraiki zuten Mutriku, Arno (628 m) mendiaren magalean. Antonio Gaztañeta eta Kosme Damian Txurruka entzute handiko itsas gizonen jaioterria XIII. mendean eratu zuten eta oraindik ere, erdi aroko itxura eta erdigunea inguratzen zuen harresiaren aurriak gordetzen ditu.

Alde zahar historikoa monumentu multzo izendatu zuten 1995ean. Karrika estu eta malkartsuetan barrena, XV., XVI. eta XVII. mendeetako jauregi eta dorreak ikus ditzake bisitariak. Txurrukaren (Trafalgarreko gudaren heroia) omenezko monumentuak ematen digu ongi etorria plaza nagusian eta inguruan, herriko hainbat eraikin esanguratsu ditu: Jasokundeko Amaren eliza neoklasikoa, monumentu nazional izendatu duten tenplua; udaletxearen eraikina eta Galdona jauregia, besteak beste. Era berean, nabarmentzekoak dira Zabiel eta Montalibet jauregiak zein Gaztañeta eta Olazarra etxeak ere.

Mutrikuko portua Gipuzkoako zaharrenetakoa da. Hainbat gizalditan, arrantzari eta itsasoari erabat lotuta egon dira bertako biztanleak. Garai batean, baleak arrantzatzen zituzten eta egun, herritar asko bizi dira arrantzutik eta arlo horrekin lotutako enpresetatik. Hala, herritarrek itsasoarekin betidanik izan duten harremana Bentalekua Museoan ikus daiteke. Horrez gainera, ezin dugu ahaztu Berdel Eguna ospetsua. Apirileko lehenengo larunbatean antolatzen dute eta bertan, arrain urdin hori makina bat modutara prestatuta dastatzeko aukera izaten da.

Halaber, azpimarratzeko modukoak dira Mutrikuko inguruak. Laranga eta Galdona auzoetatik esaterako, mendiko paisaia ederrak eta Gipuzkoako kostaldearen zati bat ikus daitezke. Astigarribia auzoak berriz, altxor bat ezkutatzen du, XI. mendeko San Andres eliza, Gipuzkoako zaharrena, hain zuzen. Olatz auzoa bestalde, barrualdean dago eta kobazulo eta karobi ugari ditu.

Inguruotako edertasunagatik asko garatu da turismoa herrian. Mutrikuko itsas labarra euskal kostaldeko ederrenetakoa da. Itsas beheran, merezi du "Zazpi hondartzak" izenaz ezagutzen duten ibilbidea, portutik Santurrarango hondartzaraino doan bidea, egitea.

Bestalde, uda sasoian herrira datorren bisitariak ?Malen? jai nagusiekin gozatzeko parada izango du uztailean. Hala ere, azken urteotan "Kalbaixo" iraileko festek indar handia hartu dute eta inguruko jende asko batzen da herrian.

Ba al dakizu... ?

Mutrikuko portua Gipuzkoako zaharrenetakoa da.

Esteka interesgarriak