Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Mutiloa

Mutiloa herri gipuzkoarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Mutiloa
  • Biztanleria: 266
  • Azalera: 8,8 Km²
  • Web: http://www.mutiloa.eus
  • Tursimo bulegoa:
    Oficina de turismo

Mutiloa ibaiaren arroko herri hau Gipuzkoa lurralde historikoan dago, Goierri eskualdean. Aizkorri mendiaren hegalak apaintzen du ingurunea.

Mutiloara heldu eta berehala, herriaren paisaia zabalak arreta emango digu, izan ere, baserriz osatutako ingurune zabala da nagusi. Bestetik, herriko erdigune nagusia San Migel parrokiaren alboan dago eratuta; Felipe de Azurmendi eskultoreak egindako erretaula ederra eta gurutze-gangak ditu eraikin zoragarria honek. Elizaren alboan plaza izango dugu ikusgai eta, han, herriko udaletxea bera, XIX. mendeko eraikina.

Mutiloan zeharreko ibilbidean aurrera eginez, Errotatxo izeneko errota bisitatuko dugu hurrena, egun ere funtzionamenduan ari baita.

Horrez gain, Lierniko baseliza nabarmen dezakegu. Eraikina zein ingurunea bera zeharo ederrak izateaz gain, esanahi sinboliko garrantzitsua du. Izan ere, jende asko joaten da hara eskariak eta agintzariak egitera. Leku honek duen esangura dela eta, erromeria ospatzen dute urtero, irailaren 8an, eta musika eta giro ona izaten dira nagusi.

Ba al dakizu... ?

Mutiloan Lierniko ermita dago. Bertan, izen bera duen amabirjinaren irudia ikus daiteke.

Esteka interesgarriak