Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Mendaro

Mendaro herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Txokolate gozoek ezagun egin dute Debabarrenako udalerri txiki hau. Mendaro naturgune paregabean dago gainera, Izarraitz eta Arno mendilerroen babesean eta Kilimon haranaren muturrean. Bailara estu eta berdea dugu azken hori eta bertan, lurzoru karstikoa da nagusi. Hainbat errekasto lur azpian sartzen dira noizbehinka Deba ibaira bidean eta hala, espeleologia egiteko toki paregabea da haran hori, leize eta haitzulo ugari baitaude inguruotan.

Bestalde, herriak arkitektura ondare garrantzitsua du. XV. mendetik bi parrokia ditu Mendarok eta Euskadin gutxitan aurki daiteke halakorik. Jasokundearen eliza Azpilgoeta auzoan dago, Deba ibaiaren ezkerreko aldean, eta Andre Maria Sortzez Garbiaren eliza berriz, Garagartzan, eskuineko ertzean. Horrez gainera, Lasalde eta Ospaz dorretxeak azpimarratu behar ditugu, Erdi Aroko garaiaren erakusgarri baitira.

Aparteko aipamena merezi du Mendaroko txokolateen ekoizpenak. Saint-Gerons familia hasi zen 1850. urtean txokolateak, trufak, bonboiak eta turroiak egiten, antzinako errezetak erabilita. Egun, jende andana etortzen da herrira txokolate gozoak erostera. Hortaz, Mendarora joatea erabakitzen duen orok txokolate ederra dastatu ahal izango du, bidaia are gehiago gozatzeko.

Azkenik, jai-egutegiari dagokionez, uztailaren bukaeran opatzen dituzte festa nagusiak Santa Anaren ohorez. Herri-kirolak eta musika uztartzen dituzte ahalik eta egitarau onena antolatzeko. Horrez gainera, Aingeru Zaindariaren Santuaren ermitan erromeria egiten dute martxoaren 1ean.

Ba al dakizu... ?

Txokolaterari zuzenean lotuta dagoen udalerria da Mendaro.

Esteka interesgarriak