Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Lizartza

Lizartza herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Araxes ibaiaren haran estuan kokatuta, Gipuzkoako udalerri txiki hau Tolosaldea eskualdean dago, Otsabio (801 m) mendiaren babesean eta Tolosatik 8 kilometrora, Nafarroarekin muga egiten.

Lizartzako hirigunea luzanga da, ibaiaren ibilbideari jarraitzen baitio. Erdigunetik bertatik ekin diezaiokegu txangoari, eraikin eder ugari baitaude. Harrizko zubi txiki bat gurutzatu eta plaza batera iritsiko gara. Hantxe daude udaletxea eta Santa Katalina parrokia. Eliza beste eraikin guztien artean nabarmentzen da, tamaina handikoa delako eta, horrez gainera, gain batean eraiki zutelako. Estilo errenazentistaren eta neoklasikoaren ezaugarriak atzemango ditugu bere elementuetan eta tenplua hainbat fasetan eraiki zutela erakusten du horrek. Gainera, dorre luze ikusgarria du, kanpandorre eta guzti.

Elizatik hurbil, Magdalena XVI. mendeko baseliza topatuko dugu. Erdigunetik kanpo berriz, Sagrarioko Andre Mariaren ermita ikustea merezi du. Bertakoek diotenez, baseliza horrek XVII. mendean Flandesetik ekarri zuten Ama Birjina du barruan.

Txango interesgarri hau egin eta gero, inguruneko paisaietan barrena ibilaldia egin dezakegu eta naturan bete-betean murgildu. Hala, baserri ederrak ikusi ahal izango ditugu, baita zelai eta baso berdeak ere. Inguruotan gainera, iturburua dago, 1860. urteaz geroztik ur minerala botilaratzen duen enpresa ezagun batek ustiatzen duena.

Bestalde, jai-egitarauari dagokionez, Lizartzako bizilagunek irailaren hasieran ospatzen dituzte festa nagusiak. Hilaren 8an hasten dira Ama Birjinaren Jaiokundearen ohorez antolatzen dituzten jaiok.

Ba al dakizu... ?

Gipuzkoako azken udalerria da Lizartza eta Nafarroarekin muga egiten du.

Esteka interesgarriak