Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Lezo

Lezo herri gipuzkoarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Lezo
  • Biztanleria: 5.990
  • Azalera: 12,9 Km²
  • Web: http://www.lezo.net
  • Tursimo bulegoa:
    Oficina de turismo

Gipuzkoa lurralde historikoaren ipar-ekialdean dago Lezo, Oarsoaldea eskualdearen barnean eta Oiartzun ibaia igarotzen da udalerritik. Bestalde, inguruotako gain altuena Jaizkibel 8545 m.) mendia da, Lezo, Pasaia eta Hondarribia udalerrien artean dagoen gaina, alegia.

Lezon ezinbestean bisitatu beharreko lekua Santo Kristo Basilika gotikoa da, Santiago Bidearen kostaldean kokatutakoa eta haren aldarean dagoen Kristoren irudiagatik ezaguna dena; Jesukristo bizargabe hiru iruditan dago Europan, eta, Lezoko hau da horietako bat.

Halaber, herriko udaletxea bera ere azpimarratzeko moduko eraikina da, XVI. mendeko eraikin errenazentista ederra. Bestalde, udalerriko alde zaharra Santo Kristo Basilikaren inguruan antolatuta dago eta, hango kaleetan murgilduz gero, Lezok itsasoarekin izan duen lotura ezagutuko dugu. Alde historikoaz gain, Jaizkibel mendia ere nabarmendu beharreko lekua da Lezon, izan ere, hainbat ibilbide egiteko aukera eskaintzen du, inguruneaz gozatu eta Aiako Harria Parke Naturala, Txingudiko Badiaren eta Kantauri itsasoaren bista ederrekin gozatuz.

Bestalde, herrira hurbiltzen den orok jai egitarau zabala topatuko du Lezon Mendekoste jai nagusietan, maiatzaren erdialdean.

Ba al dakizu... ?

Oarsoaldea eskualdean dago Lezoko udalerria.

Esteka interesgarriak