Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Leintz-Gatzaga

Leintz-Gatzaga herri gipuzkoarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Leintz-Gatzaga
  • Biztanleria: 241
  • Azalera: 14,7 Km²
  • Web: http://www.leintzgatzaga.com
  • Tursimo bulegoa:
    Plaza San Miguel, 1-3.
    20530 Leintz-Gatzaga
    Tel. : 943 714792
    turismoa@leintzgatzaga.com

Betidanik gatzaren erauzketari lotuta egon da Gipuzkoako hego-mendebaldeko udalerri txiki hau. Arabarekin muga egiten, mendi-hegal malkartsu batean dago Leintz-Gatzaga, Degaboiena eskualdean eta Eskoriatzatik, Aretxabaletatik eta Arrasatetik oso gertu.

Bi elementuk berebiziko garrantzia izan dute udalerri honen historian: Gatzagek eta Errege-bideak. Gatzaga bera izan zen herria eratzeko arrazoi nagusia, 1331an. Egun, gatza erauzteko mendeetan erabili zituzten instalazioetan kokatuta dago Gatz Museoa. Bertan, gatza ateratzeko prozesua eta jarduera horrek herriko ekonomian izan zuen garrantzia azaltzen dute.

Bestalde, Errege-bideak aldapa batean eraiki zuten hirigune historikoa zeharkatzen du. Antzina, igarobide garrantzitsua izan zen oso, Gaztela itsasoarekin komunikatzen baitzuen. Entzute handiko pertsonaiak eta monarkak igaro ziren herritik, eta, hala, Leintz-Gatzagak une gorenak bizi izan zituen.

Bisitaria aho zabalik utziko du hirigune historiko ederrak. Harresiak inguratutako hiribildua obalo itxurakoa da eta hiru kale paralelo eta gurutzatzen dituen beste kale bat ditu. Antzina, erdiguneak zazpi ate zituen eta egun, bostek diraute zutik. Behin barruan, zinez atsegina da karriketan barrena gora eta behera ibiltzea. Etxe eta jauregi dotoreak ikus ditzakegu bertan. Nabarmentzeko modukoak dira, besteak beste, As de Copas izenaz ezagutzen duten 12 tutuko iturria; Garro, Soran eta Elexalde jauregiak; XVIII. mendeko udaletxea eta San Millan eliza.

Hirigunetik kanpo, Dorletako Andre Mariaren Santutegia ikustea merezi du. Antzina Donejakue bideko ostatu izan zen tenpluan, txirrindularien zaindaria gurtzen dute.

Irakurri gehiago

Azkenik, herria inguratzen duen paisaiak ere erakargarri bihurtzen du Leintz-Gatzaga. Pagoeder, Iturritxueta eta Bengoerreka parkeetara mendi-ibiliak egiteko ongi zehaztutako bideak daude. Turismo bulegoak Deba ibaiaren sorlekura gidatutako bisitak antolatzen ditu, besteak beste.

Bestalde, irailaren 8an ospatzen dituzte herriko zaindariaren jai nagusiak, Dorletako Andre Mariaren omenez. Horrez gainera, azaroaren 13an, San Milan egunean, artisautzako azoka antolatzen dute urtero Leintz-Gatzagan.

Ba al dakizu... ?

Betidanik gatzaren ekoizpenari lotuta egon da Leintz-Gatzaga.

Esteka interesgarriak