Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Legorreta

Legorreta herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Gipuzkoa lurralde historikoan dago Legorreta, Goerri eskualdearen barruan. Zazpiturrieta, Igetagain eta Astokolomendi gailurrek babesten dute herria.

Ondare kulturalari dagokionez, eraikin bikain ugari ditu udalerriak. Salbatore eliza, esaterako, XVI. mendekoa da, eta ezaugarri gotikoak eta barrokoak uztartzen ditu. Horretaz gain, hiru zatitan banaturiko urrezko erretaula du, margolan erlijiosoen adibide ederra. Halaber, Koaterako bidean dagoen trapezio itxurako Santa Ana baseliza ere bisitatzeko moduko eraikina da.

Inguruotako herrien antzera, Legorretak ingurune natural aberatsa du, eta kolore berdea da nagusi. Hala, eraikin interesgarrienak ikusi eta gero, txango ederrak egin ditzakegu paisaiaz gozatzeko. Esnaola auzoan, esaterako, baserri ederrak ikusi ahal izango ditugu.

Gainera, egitarau kulturala oso zabala da urte osoan zehar. Herriko jai nagusiak Aste Santua amaitu eta berrogei egunera ospatzen dituzte. Bestalde, Korpus eguneko festa azpimarra dezakegu; izan ere, herriko lagun-talde guztiak elkartzen dira askaltzeko eta giroa aparta izaten da.

Ba al dakizu... ?

Legorretako udalerria Goierriko eskualdean kokatuta dago.

Esteka interesgarriak