Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Legazpi

Legazpi herri gipuzkoarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Legazpi
  • Biztanleria: 8.521
  • Azalera: 41,8 Km²
  • Web: http://www.legazpi.eus/es/
  • Tursimo bulegoa:
    Oficina de Turismo del
    Alto Urola. Lenbur
    Palacio Bikuña, 16
    20230 Legazpi (Gipuzkoa)
    Teléfono: 943 731 895
    Fax: 943 731 886
    mirandaola@lenbur.com
    http://www.legazpiko-udala.info

Gipuzkoa hegoaldeko herri hau Urola Kosta eskualdean dago. Urola ibaia igarotzen da, eta Aizkorri mendia ageri da inguruan.

Legazpik betidanik izan du lotura sakona burdinaren eraldatzearekin; izan ere, baso-aberastasunak eta meatzaritza-jarduerak lan hori erraztu dute. Turistak lanbide honen xehetasun guztiak ezagutzeko parada du burdinaren museoan, baita Mirandaola burdinolan ere.

Halaber, hiriguneko eraikinek ere atentzioa emango digute. Ibilbide kulturalari ekiteko, udaletxea ezagutuko dugu, silarrizko ataria eta burdinez egindako armarri dotorea dituena. Ondoren, Jasokundearen Andre Mariren parrokia eta Bikuña jauregia ere bisita ditzakegu, oso ederrak baitira.

Burdinak gune honetan izandako garrantzia ospatzen dituzten jaietan ere islatzen da. Izan ere, festa nagusiak maiatza hasieran antolatzen dituzte eta usadio hau dute oinarri.

Ba al dakizu... ?

Maiatzaren 3an, Santikutz eguna, Legazpiko Ezpadantza dantzatzen da udalerriko enparantza nagusian.

Esteka interesgarriak