Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Leaburu

Leaburu herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Udalerri atsegin hau Gipuzkoako lurralde historikoan dago, Tolosaldea eskualdean, hain zuzen. Leaburura iristean, bisitaria erabat liluratuta geratuko da ingurune naturalarekin. Herrixka lasaia dugu, atseden hartu eta mendi-ibiliak egiteko leku aparta. Horretarako gainera, ongi zehaztutako ibilbideak daude inguruotan.

Leaburu eta Txarama auzoek osatzen dute udalerri txiki hau. Herrigunea San Pedro parrokiaren inguruan dago, Leaburun bertan. Angeluzuzeneko oinplanodun elizak harlanduzko hormak, gurutze-gangak, eta, barruan, nabarmentzeko moduko bataiarria ditu.

Eliza gain batean dago eta bertatik, erdigunea osatzen duten baserriak, herriaren izaera landatarraren oinarria gordetzen duten eraikin sendoak, ikusten dira. Horrez gainera, merezi du San Sebastian baseliza bisitatzea.

Bestalde, Leaburura ekainaren amaieran joaten bagara, San Pedro jaiez gozatzeko parada izango dugu. Ekitaldiz beteriko egitaraua antolatzen dute eta giro ezin hobea izaten da nagusi kalean.

Ba al dakizu... ?

Udalerri lasaia da Leaburu eta ibilbide atseginak egiteko aukera dago bertan.

Esteka interesgarriak