Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Lasarte-Oria

Lasarte-Oria herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Gipuzkoako lurralde historikoaren ipar-ekialdean dago Lasarte-Oria, Donostiatik 6 kilometrora. Biztanle-dentsitaterik handiena duen Gipuzkoako udalerria da, lurzoru gehiena hirigunean baitago. Oria ibaia udalerritik igarotzen da eta hegoaldean uzten du izen bereko auzunea.

Urumea eta Oria haranen artean estrategikoki kokatuta, historian zehar beste herri batzuen mendean egon da Lasarte. Lehendabizi, Donostiaren parte izan zen eta gerora, Hernaniko auzoa.

1986an sortu zuten Lasarte-Oria. Udalerri berria da eta ostalaritza zerbitzu zabala du gainera, hainbat ostatu eta maila handiko jatetxeak baititu.

Alde zaharrean murgilduz gero, bi eraikin nabarmenduko ditugu: XVI. mendeko San Pedro eliza, angeluzuzeneko oinplanoa eta altuera ezberdineko hiru nabe dituen tenplua, eta Brigiten komentua. Herritik oso hurbil, Chillida-Leku museoa bisitatzeko aukera ere eskaintzen du Lasarte-Oriak.

Udalerriaren inguruetan dago Donostiako Udal Hipodromoa. Gipuzkoako hiriburukoa izan arren, Lasarteko Hipodromo izenaz ezagutzen du jende askok. 1916an zabaldu zuten eta XX. mendeko lehen zatian, goi burgesiaren topagune izan zen. Egun, bi lasterketa-denboraldi daude, udaberrian bata eta udan bestea.

Zaldi lasterketez gain, Lasarte-Orian azpimarratzeko modukoa da atletismoak duen oihartzuna. Hipodromoan, Lasarteko Nazioarteko Krosa antolatzen dute urtero eta bertan, zaletuek eta profesionalek hartzen dute parte. Urriaren bukaeran berriz, Lasarte-Oria Bai izeneko herri krosa izaten da.

Ba al dakizu... ?

Lasarte-Oria udalerri berria dela esan daiteke, 1986. urte sortu baitzen.

Esteka interesgarriak