Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Larraul

Larraul herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Gipuzkoa lurralde historikoko herri hau Tolosaldea eskualdean dago, Murgil mendiaren magalean.

Lehenik eta behin, plaza bisita dezakegu, hainbat etxe ageri baitira bertan. San Esteban elizak, esaterako, gurutze-gangak ditu, eta, atarian, arku zorrotz ikusgarria. Eraikin honen parean, modernotasuna eta ezaugarri tradizionalak uztartzen dituen udaletxearekin egingo dugu topo.

Erdiguneko txoko nagusiak ezagutu ondoren, ingurune naturalak aukera paregabea eskaintzen dio turistari txango atseginak egiteko. Plazatik irteten den bidean zehar abiatuz gero, ondoko herrietako eta Ernio mendiko bista liluragarriez gozatu ahal izango dugu. Gainera, itxura dotorea duten baserri anitz daude eta atentzioa emango digute.

Urte osoa da aproposa Larraul ezagutzeko, eta bereziki, abuztua. Izan ere, hilaren 3an, San Esteban jaiak hasten dira, eta hilabete amaieran, San Bartolomeren ohorezko festak ospatzen dituzte.

Ba al dakizu... ?

Larraul udalerritik Ernio mendiaren paisaia zoragarriez gozatzeko aukera dago.

Esteka interesgarriak