Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Itsasondo

Itsasondo herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Murumendi mendiaren babesean eta Oria ibaiaren ertzean dago Itsasondo, Gipuzkoa lurralde historikoko Goierri eskualdean.

Herri eder honek Erdi Aro garaiko ezaugarriak ditu eta, Jasokundeko Andre Mariaren parrokia, esaterako, horren erakusgarri argia da. Herriaren erdigunean dagoen eraikin arkitektoniko eder honek nabe bat eta gurutze-ganga ditu eta, XVI. mendean handitu egin zuten. Halaber, udalerriaren erdian bertan jarraituz, Beitia baserria, Otamendi oinetxea eta herriko garbilekua azpimarra daitezke, oso ederrak baitira.

Inguruko paisaiari erreparatuz gero, arbelez beteriko gune asko ikusteko aukera izango dugu. Izan ere, herriko jarduera ekonomiko nagusiak produktu hori zuen ardatz, eta oraindik aztarnak geratzen dira. Hondarrak zenbait etxetako teilatuetan ere atzeman daitezke, baita harrobi eta galeriatan ere.

Bestalde, Itsasondon zehar egindako ibilbide atsegin honi azken ukitua emateko, mendialderantz jo genezake hango ikuspegi liluragarriez gozatzeko. Horrez gain, Itsasondoko beheko aldean, Letrango San Joan baseliza bisitatzeko aukera dugu; izan ere, garai batean, ospe handiko ospitalea izan zen.

Ba al dakizu... ?

Garai batean, Itsasondoko jarduera ekonomiko nagusia arbelaren ekoizpenarekin lotuta zegoen.

Esteka interesgarriak