Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Irún

Irun herri gipuzkoarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Irun
  • Biztanleria: 61.481
  • Azalera: 42,8 Km²
  • Web: http://www.irun.org
  • Tursimo bulegoa:
    Oficina de turismo de Irun
    Complejo Comercial. Bº Behobia, s/n
    20305 Irun (Gipuzkoa)
    Teléfono: 943 622627
    Fax: 943 622627

Ipar Euskal Herriarekin muga egiten duen hiri hau Gipuzkoa lurralde historikoan dago, Bidasoa-Txingudi eskualdean. Mendi ederrak daude inguruan, eta Aiako Harria, Jaizkibel eta San Martzial dira aipagarrienak.

Bisitatzea merezi duen leku interesgarri asko dago. Santa Elena baseliza, adibidez, gurtzarako tokia izan zen 20 mendez eta hainbat hondar arkeologiko ere topatu dituzte bertan. San Martzial mendian eta baselizan jarraituko dugu gure bidea, Irungo gune garrantzitsua baita. Handik gertu, behatoki zoragarria topatuko dugu, Txingudiko badiaren bista zoragarria ikusteko.

Inguruneari dagokionez, Aiako Harria azpimarra dezakegu, altxor ugari gordetzen baititu. Halaber, natura maite duen orok Plaiaundiko Parke Ekologikoan aukera aparta du orotariko animaliak eta landareak ezagutzeko. Horrez gain, Konpantzia irla erakargarri esanguratsua da; izan ere, enklabe liluragarria da eta XVII. mendean hitzaldiak egiten zituzten bertan.

Irun ekainaren amaieran ezagutzea erabakiz gero, San Martzial jai tradizionalez gozatu ahal izango ditugu. Alardea da ekitaldi nagusia, eta, 1552an, herriko biztanleek tropa frantsesen aurka lorturiko garaipena ospatzen dute. Beraz, ekainaren 30ean, konpainia guztiak ongi antolatu eta gero, goizean goiz abiatzen dira San Martzial mendirako bidean. Hara iritsi ondoren, dantzaldi erraldoia antolatzen dute eta herri osoak parte hartzen du.

Ba al dakizu... ?

Ekainaren 30ean alardea egiten da Irunen. Konpainiak herriko kaleetan ibiltzen dira eta San Martzial mendira igotzen dira bazkaltzera.

Esteka interesgarriak