Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Ikaztegieta

Ikaztegieta herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Udalerri atsegin hau Gipuzkoa lurralde historikoko ekialdean dago, Tolosaldea eskualdean. Aizkorri eta Aralar mendiek babesten dute eta Oria ibaia igarotzen da bertatik.

Ikaztegietako kaleetan zehar ibiliz gero, eraikin interesgarriak ikusiko ditugu. Herrigunean bertan kokatuta dagoen San Lorentzo parrokia, esaterako; XVI. mendean jaso zuten eliza hori eta euskal estilo gotikoaren ezaugarriak ditu. Halaber, Pilareko Andre Mariaren baseliza aipa dezakegu, Ikaztegietaren kanpoaldean eta Ordiziara doan zubiaren alboan dagoena.

Horrez gain, erdigune inguruan dagoen naturak aukera paregabea eskaintzen dio bisitariari hainbat ibilbide egiteko. Izan ere, merezi du baserriek osatzen duten paisaiari erreparatzea, eta baita herri osoko zein inguruotako ikuspegi harrigarriak ikustea ere.

Azkenik, Ikaztegietako jai nagusiak abuztuaren hasieran ospatzen dituzte, San Lorentzoren ohorez. Bestalde, aste kulturala antolatzen dute azaroaren amaieran; hitzaldiak, ipuin-lehiaketak eta antzerkiak prestatzen dituzte, besteak beste.

Ba al dakizu... ?

Abuztu hasieran ospatzen dira Ikaztegietako jai nagusiak. San Lorentzo festak dira horiek.

Esteka interesgarriak