Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Ibarra

Ibarra herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Gipuzkoako lurralde historikoan dago Ibarra, Tolosaldea eskualdean eta Tolosa herritik oso gertu.

Etxarretako muinoa udalerriko lehen auzoa izan zen, eta XVI. mendetik aurrera auzo berriak eratu ziren, besteak beste, Izaskun zonaldea. Eliza altxatzearekin batera, Ibarrako herria eratu zen, Elduain eta Berastegi ibaien inguruan. Hala ere, Tolosaren zati izan zen Ibarra XIX. mendera arte, zehazki 1802.urtera arte, orduan lortu baitzuen hiribilduaren titulua Ibarrak.

Batetik, Ibarrako ondare historikoari dagokionez honako eraikinok nabarmendu ditzakegu: Azkue baserria, XVII. mendekoa eta jauregi itxura duen eraikina, Etxezarreta baserria eta Txontxo baserria, XVII. mendeko eraikinen ezaugarriak dituena. Halaber, Azkueko burdinola eta karobiak ere zeresan handia izan dute Ibarrako historian.

Ibarrako erdigunean, bestalde, San Bartolome parrokia bereiz dezakegu, XVI. mendekoa eta dorre barroko ederra duen eraikina. Ondare erlijiosoarekin jarraituz, Izaskuneko Andre Mariren baseliza bisitatuko dugu hurrena, habearte bakarduna. Horretaz gain, zuhaizti eder baten alboan kokatuta dagoenez, ibilaldiak egiteko eta, hortaz, ingurune gipuzkoar honetako ikuspegi ederrez gozatzeko aukera paregabea eskaintzen digu ermitak.

Aipatutako ondare historiko eta kulturalaz gain, abuztuko bigarren hamabostaldian herrira heltzen diren bisitariek herriko zaindariaren jaiak ezagutzeko aukera izango du, San Bartolome jaiak, alegia.

Halaber, gastronomia tradizionalaren alorrean, Ibarrako piparrak (kolore berde-horixka dute) oso ezagunak dira; Eusko Label Kalitatea zigilua duten jaki preziatuok geroz eta onespen handiago lortzen ari dira merkatuan. Honen harira, abuztuan Euskadiko Piperraren azoka egiten dute Ibarran.

Ba al dakizu... ?

Herri honetan landatzen diren piparrak kalitate handikoak dira eta fama handia dute.

Esteka interesgarriak