Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Hondarribia

Hondarribia herri gipuzkoarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Hondarribia
  • Biztanleria: 16.945
  • Azalera: 28,8 Km²
  • Web: http://www.hondarribia.org
  • Tursimo bulegoa:
    Bidasoa Activa Turismo
    Minatera kalea 9, Kirol Portua
    20280 Hondarribia
    Teléfono: 943 645 458
    Fax: 943 645 466
    turismo@bidasoa-activa.com
    http://www.hondarribia.org

Kantauri itsasoko urek bustitzen dute Gipuzkoako ipar-ekialdean dagoen herri honetako kosta. Jaizkibel mendiaren (545 m) babesean ageri da Bidasoa-Txingudi eskualdeko udalerria.

Txingudiko badiak eskaintzen dituen bista zoragarriei erreparatuz ekin diezaiokegu txangoari, eta, atzean, Hendaia ikusiko dugu. Halako paisaiaz gozatu ostean, hondartza zabalera joan gaitezke lasai asko paseatzera.

Hondarribiari xarma berezia ematen dioten altxor historikoak ere baditugu ikusgai. Alde zahar bikaina du harresidun herriak eta interes handiko eraikinak topa ditzakegu bertan, Karlos V.a enperadorearen gaztelua tartean. Harriztaturiko kaleetan behera abiatuta, Marina arrantzaleen auzora iritsiko gara. Giro bikaina egon ohi da, auzo hori jatetxez eta tabernaz beteta baitago. Gainera, han nabarmentzeko modukoak dira lorez apaindutako arrantzaleen etxe koloretsuak.

Milaka eta milaka lagunek aukeratzen dute Hondarribia oporrak igarotzeko, batez ere uda garaian. Jatetxe eta hotel aukera zabala du herriak, eta horrek erakargarri bihurtzen du urteko sasoi guztietan.

Herri liluragarri hau irailean bisitatzea erabakiz gero, guztiz errotuta dagoen usadio bat ezagutu ahal izango dugu. Izan ere, hilaren 8an, Guadalupeko Amaren egunean, Alardea ospatzen dute; antzinako auzoak eta gremioak ordezkatzen dituzten konpainiak batu eta desfilea egiten dute.

Ba al dakizu... ?

Irailaren 8an Hondarribiako Alardea ospatzen da. Konpainia ezberdinek herriko kaleetan barna desfilea egiten dute.

Esteka interesgarriak