Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Hernialde

Hernialde herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Ernio (1.075 m) mendiaren magaleko enklabe txiki hau Gipuzkoako lurralde historikoan dago, Tolosaldea eskualdean, hain zuzen. Oria ibaiaren haranaren goiko aldean ageri da, Tolosa eta Anoeta herrien artean.

Herriko eraikin gehienak Jasokundeko Andre Mariaren elizaren inguruan daude. XVI. mendeko eraikinak nabe bakarra, ate barrokoa eta kanpandorre karratua ditu. Barruan berriz, erretaula nagusi bikaina topatuko du bisitariak, Domingo de Zaratainek egina.

Elizatik hurbil, udaletxearen eraikin ederra ikusiko dugu. Landutako harriz egindako aurrealdea dauka; goiko aldean, erloju mekaniko bat du eta beheko aldean aldiz, lau arkudun ataria.

Halaber, erdigunetik gertu, Erdiko izeneko errota hidraulikoaren aurriak aipa daitezke, baita han-hemenka barreiatuta dauden baserriak ere. Hala, inguruotan, mendi-ibiliak egiteko aukera aparta dago, tartean Hernialde eta Alkiza batzen dituen ibilbidea. Aizkoate kobazuloa bisitatzea ere merezi du; izan ere, leundutako aizkora bat topatu zuten bertan, eta, horri esker, historiaurrean Hernialden gizakia bizi zela jakin dute adituek.

Bestalde, herri hau abuztuaren erdialdean ezagutzea erabakiz gero, Jasokundeko Andre Mariaren jaietan ongi pasatzeko aukera izango dugu. Hernialdeko festa esanguratsuenak dira, eta musika eta giro ona izaten dira nagusi.

Ba al dakizu... ?

Ernio mendiaren magalean dago Hernialde, Tolosa eta Anoeta artean.

Esteka interesgarriak