Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Hernani

Hernani herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Gipuzkoako lurralde historikoaren ipar-ekialdean dago Hernani, Donostia hiriburutik 10 kilometrora. Santa Barbara mendiaren magalean kokatuta, Urumea ibaiak iparretik hegora zeharkatzen du udalerria eta inguruko erreken urak jasotzen ditu.

Hiriguneaz gain, 10 auzok osatzen dute Hernani eta mendiz inguratuta dago. Bertan, hainbat baserri, baseliza, eliza eta aztarna megalitiko, trikuharriak, tumuluak eta cromlechak tartean, topa ditzakegu; horiek guztiak kultura-ondasun izendatu dituzte.

XX. mendearen hasieratik pisu handia izan du industriak Hernanin. Halere, herriak ongi gorde ditu hainbat monumentu historiko urteen joan-etorrian. Antzina harresiz inguratuta zegoen alde zaharra monumentu multzo izendatu zuten eta forma obalatua gordetzen du oraindik ere. Muino batean dago, Urumea ibaiaren gainean, eta bertan nabarmentzeko modukoak dira hainbat eraikin eta leku; San Joan Bataiatzailearen eliza (XVI. mendekoa), udaletxea eta Gudarien Enparantza edo garai bateko Plaza Nagusia, besteak beste.

Halaber, Donejakue Bideak Gipuzkoako barnealdean hartzen duen ibilbidearen igarobide garrantzitsua dugu Hernani eta horren lekuko dira Fagollaga zubia eta Gurutze Santuaren santutxoa. Horrez gainera, Santa Barbara baseliza ere ikusteko modukoa da. Bertara igotzen bagara, Urumea eta Oria haranetako panoramika paregabeak ikus ditzakegu.

Ekainaren 23tik 27ra ospatzen dituzte San Joan herriko zaindariaren jai nagusiak; ekitaldiz betetako egitarau oparoa prestatzen dute. Gainera, egunotan herrira hurbiltzen diren bisitariek "Azeridantza" bertoko dantza ikusteko aukera izango dute.

Ba al dakizu... ?

Sagardoari oso lotuta dagoen udalerria da Hernani. Sagartotegi garaian jende asko gerturatzen da Hernanira bertako sagardotegietako giroaz gozatzera.

Esteka interesgarriak