Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Getaria

Getaria herri gipuzkoarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Getaria
  • Biztanleria: 2.783
  • Azalera: 10,6 Km²
  • Web: http://www.getaria.net
  • Tursimo bulegoa:
    Oficina de Turismo de Getaria
    Parque Aldamar, 2
    20808 Getaria
    Teléfono y fax: 943 140 957
    turismo@getaria.net

Getaria Gipuzkoako lurralde historikoan dago, Urola-Kosta eskualdean. Mendi hegalean kokatuta, Erdi Aroko harresidun hiribilduan San Anton mendiaren silueta bitxia nabarmentzen da. Getariako arratoia izenaz ere ezagutzen dute itsasoari begira dagoen mendia, animalia horren itxura duelako. Malkorbe eta Gaztetape hondartzek osatzen dute kostaldeko herri xarmangarri honen paisaia ederra.

Herrira iritsi eta berehala, Juan Sebastian Elkano nabigatzaile ezagun eta herriko semearen omenez egindako monumentuarekin egingo dugu topo. Harlanduz egindako piramidea da, eta, horrez gainera, beste bi eskultura daude herrian Elkanoren ohorez.

Zalantza barik, Getarian topatuko dugu Gipuzkoan xarma handiena duen arrantza-portua. Itsasotik atera berri duten arraina jateko aukera paregabea dugu bertan, batez ere arrantza-ontzien flota handiari eta kaian dauden instalazio modernoei esker. Kontserba-industria asko daude portuan bertan eta jatetxe zein erretegi ugari inguruetan. Merezi du txingarretan erretako arrain freskoa jatea eta txakolin gozoa, jatorriko izendapena duen ardo zuria, dastatzea.

Turista asko joan ohi da urtero Getariara herriaren edertasunak erakarrita. Portuan amaitzen diren karrika estuen artean, Salbatore eliza gailentzen da. XV. mendeko tenplu gotiko bikainak inguruari egokitzen zaion oinplano irregularra du, eta zenbait aztarna arkeologiko topatu dituzte bertan, laukizuzen formako harrizko hilobiak eta nekropoli modernoagoak, tartean.

Bestalde, Getariako jai nagusiak abuztuaren hasieran antolatzen dituzte Salbatore zaindariaren omenez. Lau urtetik behin, gainera, herri-antzezpen bat ikusteko parada izaten da; Elkanoren Lehorreratzea. Nabigatzailea 1522ko irailaren 6an iritsi zen Sanlucar de Barramedara 17 tripulatzailerekin batera (265 gizon abiatu arren, horiek baino ez zuten bizirik iraun), hiru urtez munduari buelta eman ostean. Ekintza gogoangarri hori oroitzeko hurrengo antzezpena 2007ko abuztuaren 7an egingo dute Getariako kaleetan.

Ba al dakizu... ?

Cristobal Balenciaga jostun ezaguna Getarian jaio zen. Gaur egun, bere izena daraman fundazioa museoa eraikitzen ari da herrian. Bertan, jostunak egindako jantziak ikusteko aukera izango da.

Esteka interesgarriak