Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Gaztelu

Gaztelu herri gipuzkoarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Gaztelu
  • Biztanleria: 164
  • Azalera: 8,9 Km²

Tolosaldea eskualdeko udalerri txiki hau Gipuzkoako lurralde historikoaren mutur batean kokatzen da, Nafarroarekin muga egiten. Mendi eta zelai berdez inguratuta, natura bete-betean dago eta hala, bisitariak mendi-ibiliak egiteko aukera aparta du inguruotan, Gipuzkoa landatarraren oinarria gordetzen duten baserri sendoetan barrena.

Herriko eraikin gehienak elizaren eta udaletxearen inguruan daude. Jasokundearen Andre Mariaren parrokia gailentzen da erdigunean, tenplu handia baita. Oinplano laukizuzena du, kanpandorre luzea eta arkupedun ataria. Elizaren ondoan, plaza handia dago eta inguruan hainbat etxetzar ikus ditzakegu: Seroetxe, Erretore Etxea eta Osingone baserria, besteak beste.

Inguruotan dago udaletxearen eraikin ederra eta bertan nabarmentzekoa da hiru arkuko ataria. Oso gertu, antzinako harraska eta iturria daude. Urteen joan-etorrian, oso ongi gorde dituzte. Harraskak harrizko lau zutabek eusten duten egurrezko egitura du eta merezi du ikustea.

Bestalde, Gaztelun, abuztuaren erdialdean ospatzen dituzte Jasokundeko Andre Mariaren omenezko jaiak. Egunotan, giro ezin hobea egoten da Tolosaldeko herri honetan.

Ba al dakizu... ?

Naturaren bihotz-bihotzean dago Gaztelu. Udalerriak, gainera, Nafarroarekin muga egiten du.

Esteka interesgarriak