Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Gaintza

Gaintza herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Gipuzkoa lurralde historikoan dago Gaintza, Goierri eskualdean. Aralar mendizerrak babesten du herri atsegin hau, eta ingurune liluragarria atzeman daiteke.

Herriko erdigunean bertan San Migel parrokia da nagusi, izan ere, XVI. mendeko tenplu honen inguruan ageri dira hiriguneko gainerako etxeak. Tenplu eder honek, gainera, errenazimendu garaiko erretaula dauka.

Ondoren, herriko inguruetan txangoa egitea erabakiz gero, San Martin baseliza bisitatzeko parada izango dugu; udalerriaren kanpoko aldean kokatuta dagoen ermita hau herriko eliza zen garai batean.

Bestalde, herriaren kokaguneari esker, inguruotako ikuspegi paregabeetaz gozatzeko aukera izango dugu, Aralarko mendietaz eta Ausa-Gaztelu (904 m.) tontorretaz, besteak beste.

Gainera, herriko jai nagusiak irailaren 29an ospatzen dira Gaintzan, San Miguelen omenez. Halaber, azaroaren 11n erromeria egiten dute San Martin ermitan.

Ba al dakizu... ?

Gaintza inguratzen duen paisaia zoragarria da. Bertatik Aralar mendizerraren ikuspegi ezinhobea dago.

Esteka interesgarriak