Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Gabiria

Gabiria herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Gabiria Gipuzkoa lurralde historikoaren erdialdean dago, Goierri eskualdean. Aizeleku (812 m) eta Trapagata (634 m) mendiek inguratzen dute herria, eta, hortaz, kolore berdea da nagusi paisaian.

Herriko erdigunera heldu eta berehala, Jasokundearen Andre Mariren eliza ikusgarriarekin egingo dugu topo. Gabirian garrantzi historiko gehien duen eraikina da hau eta atari gotiko ederra du; horretaz gain, hiru nabe ditu ikusgai eta ertz-gangak dituzte.

Inguruko zelaietara abiatuz gero, giro lasaiaz eta ikuspegi ezin hobeaz gozatzeko aukera izango dugu. Horretaz gain, eraikin interesgarri asko bisitatu ahal izango ditugu, izan ere, baserri ugarik apaintzen dute parajea, eta, horien artean, Eguzkitza izenekoa bereiz dezakegu. Izan ere, dorretxe izan zen garai batean eta Erdi Aroko hainbat ezaugarri gorde ditu.

Ibilbidea ongi amaitzeko, antzinako lau errotaren hondarrak ditugu ikusgai. Horiek guztiak, antzina, Gabirian ohikoak ziren jardueren erakusgarri dira. Hala, txango luzea eta atsegina egingo dugu ingurune eder honetan.

Ba al dakizu... ?

Herriko festak direla eta, "San Roke txiki" egunean, abuztuaren 17an, afari herrikoia egiten da herriko plazan.

Esteka interesgarriak