Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Ezkio-Itsaso

Ezkio-Itsaso herri gipuzkoarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Ezkio-Itsaso
  • Biztanleria: 619
  • Azalera: 21,2 Km²
  • Web: http://www.ezkio.eus
  • Tursimo bulegoa:
    Oficina de Turismo del
    Alto Urola. Lenbur
    Parque Mirandaola
    20230 Legazpi
    Teléfono: 943 73 04 28
    Fax: 943 73 31 63
    mirandaola@lenbur.com

Izazpi (967 m) mendiaren babesean aurkituko dugu Ezkio, Urola-Garaia eskualdean, Gipuzkoako lurralde historikoan, hain zuzen. Hiru herrigune nagusik, Ezkio eta Itsaso herriek eta Santa Lutzi-Anduaga auzoak, eta beste zenbait auzok osatzen dute, eta inguruan baserri asko dauzka, paisaia bikaina marratuz.

Hala, landa giroa nagusi da, batez ere Ezkion eta Itsason. Ezkioko erdigunean, esaterako, nabarmentzeko modukoak dira hainbat monumentu, Apaiztegi baserriaren ondoan dagoen gurutzea eta San Migel eliza, esate baterako. XIV. mendekoa da hiru nabedun tenplua eta ate gotiko bikaina du. Itsason berriz, San Bartolome eliza ikus dezakegu. Kanpandorrean, 1730eko erlojua du, Gipuzkoako zaharrenetakoa, zalantza barik.

Horrez gainera, inguruko auzoetan barrena abiatuz gero, Kizkitzako ermitara iritsiko gara Mandubia gainetik. Zenbait basoren artean ageri da, eta, alboan, ongi prestatutako aisialdigunea dago, atseden hartu edota egun pasa joateko.

Bestalde, Anduagako zelaia aipatu beharra dago, istorio bitxia duelako. Antza denez, hainbat lagunek Ama Birjinaren irudia ikusi zuten leku hartan 30eko hamarkadan. Ikusminaren ondorioz, urtetan jende asko hurbildu da bertara gertaera hurbiletik bizi ahal izateko. Hara joatea erabakiz gero, inguruan irudi erlijiosoak dituen gurutzea ikusiko dugu horma batean.

Ibilbidea ezin hobeto amaitzeko, merezi du Igartubeiti Baserri Museoa ikustea. XVI. eta XVII. mendeetan, egurrarekin egindako euskal arkitekturaren adierazgarri dugu eraikin hau eta bertan, gure arbasoen ohiturak eta bizimodua ezagutzeko aukera izango du bisitariak.

Ba al dakizu... ?

Ezkio-Itsason Euskadiko baserri zaharrenetako bat bisitatzeko aukera dago. Igartubeiti baserria da eta gaur egun museoa da.

Esteka interesgarriak