Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Eskoriatza

Eskoriatza herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Eskoriatza Gipuzkoa lurralde historikoan dago, Debagoiena eskualdean. Zaraia eta Elgea mendizerrek inguratzen dute herria.

Garai ezberdinetako eraikin ugari ditu Eskoriatzak, monumentu-multzo ederra osatuz. Udalerriko eraikin esanguratsuenetariko batean abiatuko dugu bisita, Errosario Santuko Ospitalean, hain zuzen; monumentu historiko-artistiko izendapena jaso du eraikinak eta egun, Mondragon Unibertsitatea dago bertan. Ondoren, Zubiarte labea ikusiko dugu, Euskal Kultur Ondareko Monumentu izendatua. zeramika-labe arabiar esanguratsua da, tiro bertikala du eta goiko aldea zabalik ageri zaio.

Halaber, udaletxe alboan dagoen Eskoriatzako Museo Eskola azpimarratu beharra dago. Hainbat areto dituen toki bitxia da, eta garapena ardatz duten osagaiak daude erakusgai, historiaurretik aro digitalera arte.

Bestalde, Apozaga auzora joz, Anboto (1.331 m) eta Udalatx (1.117 m) mendien ikuspegi paregabeaz gozatzeko aukera izango dugu. Horretaz gain, auzo hartako hilerri biribila ere ikusteko modukoa da.

Ekaina amaieran Eskoriatzako biztanleek San Pedro jaiak ospatzen dituzte; musika eta giro ona izaten dira nagusi. Bestalde, maiatzeko lehen igandean, erromeria berezia egiten dute Santa Kruz baselizara.

Ba al dakizu... ?

Maiatzako lehen igandean Aitzorrotz eguna ospatzen da Santa Kruz baselizan. Herriko jende ugari joaten da erromeriara.

Esteka interesgarriak