Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Errezil

Errezil herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Urola-Kosta eskualdean dago Errezil udalerri gipuzkoarra, Ernio mendiaren begiradapean.

Errezilgo hirigunean, harriz egindako etxe multzo zoragarria izango dugu ikusgai. Gernika plazan daude etxeok, eta Borontegi, Etxeberri eta Etxeaundi, besteak beste, zeharo ederrak dira.

Halaber, ingurunean ibilbide lasaiak egin ditzakegu, xarma berezia duten baselizei eta baserriei erreparatzeko. Hilerrirantz joanez gero, Santo Kristoren kapera bisitatuko dugu; San Antonio baselizari lotuta dago landutako harrizko hainbat gurutzerekin. Bidetik jarraituz gero, San Miguel ermitara iritsiko gara, eta hango erretaula errenazentista bisitatuko dugu.

Altxor horiez gain, jai eta kultura agenda anitza eskaintzen dute Errezilen. Herriko jai nagusiak azaroaren 11n ospatzen dituzte, San Martinen ohorez, eta, ekainean, berriz, San Antonio festak.

Ba al dakizu... ?

Iraileko igande guztietan Ernio mendiko zelaietan erromeria izaten da, Errezil herritik oso gertu.

Esteka interesgarriak