Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Errenteria

Errenteria herri gipuzkoarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Errenteria
  • Biztanleria: 39.276
  • Azalera: 31 Km²
  • Web: http://www.errenteria.net
  • Tursimo bulegoa:
    Udal Liburutegia
    C/ Magdalena, 27
    20100 Errenteria
    Tel: 943 44 96 38
    Fax: 943 44 96 48
    turismo@errenteria.net

Gipuzkoako ipar-ekialdean dago Errenteria, Oarsoaldea eskualdean. Oiartzun ibaiak iparretik zeharkatzen du udalerria, Bianditzen jaio eta Pasaiako itsasadarreraino egiten duen ibilbidearen azkeneko zatian, hain zuzen.

Errenteriak lau alde ditu, ezaugarri oso ezberdinak dituztenak: hegoaldekoa zonaldean Adura mendia dago eta honen inguruetan Landarbasoko kobazuloak; bitarteko zonaldean, aldiz, Errenteriako baserriak daude; mendebaldeko gunean, San Markos eta Txoritokieta mendiak nagusitzen dira, eta azkenik, iparreko gunea dago, Errenteriako hirigunea eta industrialdea dauden zonaldea, alegia.

Bestalde, paseatzeko hainbat ibilbide jartzen ditu eskura Errenteriak, herriko gune ederrenak bisitatzeko aukera paregabea; haien artean, San Markoseko zonaldea da paseatzeko errenteriarrek gogokoen duten gunea.

Udalerriko ondare kulturalari dagokionez, Errenteriako Jasokundeko Andre Mariaren eliza nabarmendu daiteke; era berean, komentu zein baseliza ugari ditu herriak, Trinitateko komentua eta Santa Madalena basilika, kasu.

Urtean zehar ekitaldi kultural garrantzitsu bi jasotzen ditu Errenteriako herriak: Musikaste, 1974tik maiatzaren bigarren hamabostaldian ospatzen den jaialdia, eta eskulangintzako azoka, maiatzaren lehenengo asteburuan ospatzen den feria, alegia.

Ba al dakizu... ?

Errenteriako jai nagusiak uztailaren 21 eta 25 bitartean ospatzen dira. "Madalenak" dira herriko festa nagusiak.

Esteka interesgarriak