Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Elgeta

Elgeta herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Erdi Aroko hiribildu hau Debagoiena eskualdean dago, Gipuzkoako lurralde historikoaren mendebaldean, Bizkaiarekin muga egiten. Itsas mailatik 462 metrora dago eta Gipuzkoako hirugarren udalerririk garaiena da.

Geografiari dagokionez, ongi kokatuta dagoenez, eraso eta bonbardaketa ugari jasan zituen Elgetak gerra zibilean eta, ondorioz, erdiguneko zati bat berreraiki egin behar izan zuten. Halere, Erdi Aroko zenbait eraikin daude oraindik.

Jasokundeko Andre Mariaren parrokia 1377koa da. XVI. mendean, ordea, handitu egin zuten. Hiru zatitan banatutako nabe bakarra dauka eta gurutzeria-gangek estaltzen dute.

Mendizaletasunari estuki lotutako udalerria da eta 1924an Euskal Mendizale Federazioa bertan sortu zen. Bazter ezin ederragoak dituen herria da Elgeta. Horien artean aparteko aipamena merezi du Asentzioko parkeak. Pagoz inguratutako aintzira txiki bat eta antzinako baseliza bat daude bertan.

Jaiei dagokienez, San Pedro zaindariaren omenezko festak aipatu behar dira. Ekainaren amaieran ospatzen dituzte, eta egun horietan abeltzaintza eta nekazaritza azoka garrantzitsua egiten dute.

Ba al dakizu... ?

Mendizaletasunari estuki lotutako udalerria da eta 1924an Euskal Mendizale Federazioa sortu zen bertan.

Esteka interesgarriak