Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Elduain

Elduain herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Gipuzkoako lurralde historikoan dago Elduain, oso zonalde gorabeheratsuan eta menditsuan; 3 mendi nagusitzen dira bertan: Urdelar, Ibini eta Gaztelu. Zelaia ibaiak Gipuzkoako udalerria zeharkatzen du. Honako herriekin egiten du muga Elduainek: Goizueta, Arano, Hernani, Urnieta, Andoain, Billabona eta Gaztelua.

Udalerriak lur edo azalera handia dauka, 22,5 kilometro karratu, baina 216 biztanle baino ez ditu. Hainbat interes gune ditu Elduainek eta hauek herriaren ondare historikoa agerian uzten dute : Santa Katalina eliza eta Santa Kruz baseliza ; baina batez ere, baserriak dira nagusi herrian, izan ere, nekazaritzako giroa da nagusi bertan.

Elduaingo jai nagusiak irailaren hasieran ospatzen dira, eta data hauetan udalerrira hurbiltzen den orok jai herrikoietaz gozatu ahal izango du, Elduain bezalako herri txikien bereizgarri den jai mota, alegia.

Ba al dakizu... ?

Hainbat interes gune ditu Elduainek eta hauek herriaren ondare historikoa agerian uzten dute, adibide gisa Santa Katalina eliza eta Santa Kruz baseliza ditugu.

Esteka interesgarriak