Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Donostia/San Sebastián

Donostia gipuzkoar hiriburua
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Donostia/San Sebastian
  • Biztanleria: 186.095
  • Azalera: 61,5 Km²
  • Web: http://www.donostia.org
  • Tursimo bulegoa:
    Reina Regente, 3

Bizkaiko Itsasoaren ertzean eta mendi berdez inguratuta, Donostiak paisaia liluragarria du. Gipuzkoako lurralde historikoaren hiriburua Euskadiko kultura eta turismoaren erakusgarri handienetakoa da eta erakargarri egiten duten ezaugarri asko ditu.

Itsasoa babesten duen maskor itxurako badia da hiriko irudi ikusgarrienetakoa. Handik abiatuz gero, ibilaldi atsegina egin dezakegu Ondarreta hondartzaren amaierara arte; hala, Haizeen Orrazia ikusi ahal izango dugu, hots, Eduardo Chillidaren eskultura bikaina. Halaber, Kursaala, Miramar jauregia eta Boulevard zumardia oso esanguratsuak dira eta hiriari ukitu dotorea ematen diote. Erdigunera joanez gero, Artzain Onaren katedralarekin egingo dugu topo; estilo neogotikoa du eta ehun urte bete ditu jada. Hiriko leku askotatik ikus daiteke gainera, 75 metroko altuera du eta.

Alde zaharra Urgull mendiaren babesean aurkituko dugu, portuaren eta Urumea ibaiaren bokalaren artean. Xarma handiko lekuak daude bertan, Konstituzio plaza tartean. Alde zaharraren bihotzean dago eta enparantzako eraikinen balkoietan dauden zenbakiek antzina zezen plaza bezala erabili zutela ekartzen digute gogora. Arratsaldeetan eta asteburuetan, jende asko batzen da alde zaharreko karriketan. Giro paregabea egon ohi da dendaz, tabernaz eta jatetxez josita dauden kaleetan, eta bertan sukaldaritza tradizionala eta berritzailea uztartzen dituzten jaki gozoak dastatzeko aukera aparta dago. Pintxo gozoak jan ondoren, Alderdi Ederreko lorategietara eta Gipuzkoa plaza ederrera joan gaitezke.

Bestalde, Donostiako agendak ekitaldi franko eskaintzen ditu urte osoan zehar. Nazioarteko Zinemaldia Jaialdia nabarmentzeko modukoa da; izan ere, mundu osoko aktoreak eta zuzendariak izaten dira bertan zinema onenaz gozatzeko. Horrez gain, Jazzaldia ezin ahantz dezakegu, ezinbesteko hitzordua baita musika-genero hau atsegin dutenentzat. Gainera, jai-egitaraua urtarrilaren 20an hasten da, San Sebastian eguna dela eta. Festari, ordea, bezperan ekiten diote Konstituzio enparantzan; hiriko bandera jasotzen dute orduan, Donostiako martxaren doinuak entzuten diren bitartean. Hurrengo egunean, danbor-soinua izaten da nagusi hiriburuko kaleetan.

Zalantzarik gabe, txoko zoragarriak dituen tokia da Donostia, eta merezi du bisitatzea.

Ba al dakizu... ?

Donostiak hiru hondartza ditu: Ondarreta, Kontxa eta Zurriola. Era berean, Santa Clara irlako hondartza txikira joateko aukera ere badago.

Esteka interesgarriak