Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Deba

Deba herri gipuzkoarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Deba
  • Biztanleria: 5.463
  • Azalera: 52 Km²
  • Web: http://www.deba.eus
  • Tursimo bulegoa:
    Oficina de turismo de Deba
    Ifar kalea, 4
    20820 Deba
    Tel: 943 192 452 - Fax: 943 192 804
    turismoa@deba.net
    www.deba.net

Gipuzkoako kostaldearen mendebaldeko muturrean dago herri hau, Debabarrena eskualdean, Bizkaiko mugatik oso gertu. Tontor txikiz inguratuta, urtero-urtero bisitari ugari hartzen ditu, paisaia ederrak eta herritarren izaera gozoak erakarrita.

Inguru horretan, euskal kostaldeko itsaslabarrik ikusgarrienetakoak daude. Zumaia eta Deba arteko labarretan olatuek haitzak higatu dituzte mendeetan, geologiaren ikuspuntutik bitxia den gune laua sortuz. Itsasbeheran ikus daiteke hegazti migratzaileen babesleku hori.

Horrekin batera, nabarmentzekoak dira Mendata, Aitzuri eta Sakoneta kalak eta Santiago eta Lapari hondartza ederrak. Haien alboan pasealeku ederrak aurkituko ditugu: Sorozabal eta Kardenas pasealekuak eta Arrantzaleena; horiei jarraituta, ibai ondotik porturainoko ibilbidea osatuko dugu.

Bestalde, Debak baditu beste hainbat leku erakargarri barnealdean. Han-hemenka baserriak dituzten bailara sakon eta berdeak topatuko ditugu. Horietan barrena, ibilbide ugari egiteko aukera du bisitariak, oinez, bizikletaz zein zaldi gainean.

Horrez gainera, haitzulo, leize eta aztarnategi asko daude inguruetan; Ekaingo kobazuloan, esaterako, labar-margoak eta Euskal Herriko historiaurrea aztertzeko lagungarri izan diren hainbat material aurkitu zituzten. Izan ere, historia eta arte ondare garrantzitsua du herriak. Alde zaharrean, etxe artean ezkutatuta dago euskal gotikoaren altxorretako bat: Santa Maria eliza.

Udalerriko jai nagusiak San Roke festak dira. Debako zaindariaren jaiok abuztuaren 14tik 20ra antolatzen dituzte, eta bertaratzen diren bisitariek hainbat ekintza ikusteko aukera izango dute, besteak beste, danborrada, entzierroa eta dantzaldiak.

Ba al dakizu... ?

Debak inguru ikusgarria du, itsasoak eta mendiak bat egiten dute herri honetan, paisaia ederra sortuz .

Esteka interesgarriak