Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Bidania-Goaitz

Bidegoian herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Bidania eta Goiatz herriek osatzen dute Tolosaldea eskualdeko udalerri hau. Gipuzkoako herririk garaiena dugu, 500 metrotik gora baitago eta baserriek, basoek eta mendiek marrazten dute bertako paisaia. Ernio (1.075 m) tontorra, mendizale ugari erakartzen dituen gailurra, gailentzen da inguruotan.

Komunikazio bide nagusietatik aldenduta egon da beti, eta, hortaz, Gipuzkoa landatarraren oinarria ongi gordetzen jakin du. Horrekin batera, ingurune naturala bikaina du, ibilaldiak egiteko aproposa.

Bidaniak du biztanle kopuru gehien. Erdigunean, nabarmentzeko modukoak dira bi eraikin: San Bartolome parrokia, angeluzuzeneko oinplanoa eta aurreko horman kanpandorrea dituen eliza handia, eta udaletxea bera. Erdigunetik hurbil, Iriarte jauregia dugu ikusgai. XVII. mendeko eraikin horrek armarri ederra dauka azken solairuan. Goiatzen berriz, Jasokundeko eliza interesgarria bisitatzeko parada dugu. Deigarria da eraikinaren horma bati atxikita frontoi bat dagoela.

Bestalde, herri hau abuztuan ezagutzea erabakitzen duen orok Bidania-Goiatzeko jaiak gertutik bizi ahal izango ditu; izan ere, Goiatzen hilaren 15ean hasten dira festak eta Bidanian aldiz, 24an.

Ba al dakizu... ?

Bidania-Goiatz udalerrira abuztuan gerturatzen den orok, bertako festa nagusiak ezagutzeko aukera izango du.

Esteka interesgarriak