Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Berrobi

Berrobi herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Gipuzkoa lurralde historikoan dago Berrobi, Tolosaldea eskualdean. Berastegi ibaiaren haranean ageri da, Uzturre mendiaren hegalean.

Berrobira iritsi bezain laster, herriak duen nekazaritza-izaerak txundituko du bisitaria. Baserri asko ikus daitezke, eta paisaia zoragarria osatzen dute. Enklabe menditsua da, mendi eta zelai berdez betea.

Kaletan barrena abiatuz gero, altxor franko dagoela ohartuko gara. Iriarte etxetik ekin diezaiokegu ibilbideari; izan ere, etxaurre interesgarria gorde duen eraikina da, XVII. mendekoa. Halaber, San Andres eliza azpimarratu beharra dago, estilo barrokodun XVIII. mendeko dorrea baitu.

Txango eder honen ostean, gomendagarriena indarrak berritzea da; horretarako, Berrobiko gereziak eta marrubiak dastatzeko aukera dugu, kalitate eta zapore handikoak direlako.

Ba al dakizu... ?

Berrobira iritsi bezain laster, herriak duen nekazaritza-izaerak txundituko du bisitaria.

Esteka interesgarriak