Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Bergara

Bergara herri gipuzkoarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Bergara
  • Biztanleria: 14.780
  • Azalera: 77,05 Km²
  • Web: http://www.bergara.net
  • Tursimo bulegoa:
    Plaza San Martín, s/n
    20570 Bergara
    Tel. 943 77 91 28
    turismo@bergara.net

Gipuzkoa lurralde historikoaren hego-mendebaldean dago Bergara, Debagoiena eskualdean. Gipuzkoako bigarren udalerrik handiena da, eta 13 auzo ditu. Honako herri hauekin egiten du muga Bergarak : Antzuola, Arrasate, Azkoitia, Eibar, Elgeta, Elgoibar, Elorrio, Oñate eta Soraluze.

Alfonso Xak eratu zuen Bergara 1268an. Gasteiztik Debarako zein Getarirako bidean kokatuta, merkatarien joan-etorrien lekuko izan da Bergara beti. Gainera, 1888ko uztailaren 1ean heldu zen trena Bergara, eta horregatik, komunikaziorako kokagune garrantzitsu bilakatu zen.

Monumentu azpimarragarri asko ditu Bergarak, haien artean, Ariznoako San Pedro eliza, Egino-Mallea jauregia, Irizar jauregia eta Olaso dorrea. Gainera, Bergarako ingurune ederretaz gozatu nahi duen orok hainbat ibilbide izango ditu eskura: tumuluen ibilbidea, Deba eta Urola bereizten dituen mendateetatik igarotzen den bidea, eta antzinako trenbidearen ibilbdea, goiko geltokitik Osintxura arte doana.

Bergarako zaindariaren jaiak, Pentekoste jai nagusiak, Berpizkunde egunetik 40 egunetara ospatzen dira, hau da, maiatzaren azken hamabostaldian edota ekainaren lehenengoan, gutxi gorabehera.

Ba al dakizu... ?

Monumentu azpimarragarri asko ditu Bergarak, haien artean, Ariznoako San Pedro eliza, Egino-Mallea jauregia, Irizar jauregia eta Olaso dorrea.

Esteka interesgarriak