Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Berastegi

Berastegi herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Berastegi Gipuzkoa lurralde historikoan dago, Tolosaldea eskualdean. Paisaia laua da eta Nafarroarekin egiten du muga.

Herriak ondare kultural eta historiko aberatsa du; beraz, txangoa egin dezakegu eraikin interesgarrienak ezagutzeko. Adibidez, udaletxetik ekin diezaiokegu ibilbideari, hirigunean. Ondoren, plazatik abiatzen den bidetik jarraituz gero, San Martin elizara helduko gara: estilo gotikoa du eta XIII. mendeko atari erromanikoa du. Honen alboan, Berastegi dorretxearekin egingo dugu topo, Erdi Aroko borroka askoren testigu izandakoarekin, hain zuzen.

Bidaia kultural interesgarri honen ostean, ezin gara Berastegitik joan inguruko paraje ederrari behatu gabe. Batetik, paseo lasaiak eman ditzakegu bide politetan; bestetik, inguruko gailurretara igotzeko aukera ere badago.

Urteko edozein sasoi da egokia udalerri hau bisitatzeko, baina abuztua bereziki aproposa da. Izan ere, Berastegin abuztuaren 10ean ospatzen dituzte jaiak, San Lorentzoren ohorez.

Ba al dakizu... ?

Herriak ondare kultural eta historiko aberatsa du; beraz, txangoa egin dezakegu eraikin interesgarrienak ezagutzeko.

Esteka interesgarriak