Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Belauntza

Belauntza herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Belauntza Gipuzkoa lurralde historikoan dago, Tolosaldea eskualdean eta Iturregi gainaren hegalean. Herriko kaleetatik Ernio, Uzturre eta Otsabio mendiak ikus daitezke, besteak beste.

Hirigunera iristen garenean, San Joan Bataiatzailearen eliza ikusiko dugu. Dorrea dago oinarrian, Leaburuko galtzadarentzat pasabidea uzteko, eta hori da herriko elementu adierazgarriena. Halaber, udaletxea azpimarratu beharra dago, silarri harrizko ataria baitu.

Horrez gain, atseden hartzeko toki asko daude Belauntzan. Iturregi gaina da adibide bat; handik, Leaburura arteko txangoa egin dezakegu, baita paisaia ederrak behatu ere.

Herriko jai nagusiak ekaina bukaeran ospatzen dituzte, San Joan eguna dela eta. Gainera, uztailaren lehen hamabostaldian, gaztediaren festak antolatzen dituzte. Belauntzak, beraz, oso ongi pasatzeko parada franko eskaintzen du.

Ba al dakizu... ?

Atseden hartzeko toki asko daude Belauntzan, Iturregi gaina adibidez.

Esteka interesgarriak