Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Beizama

Beizama herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Gipuzkoa lurralde historikoan dago Beizama, Urola-Kosta eskualdean. Basoz eta mendiz beteriko enklabe natural batean dago; beraz, kolore berdea da nagusi beste guztien gainetik.

Beizamako ondare kulturalari eta historikoari dagokionez, urtetan zehar ongi gordetako altxorrak topatuko ditugu. Eliza, esate baterako, herriko eraikin zaharrena da, estilo errenazentista eta hainbat osagai gotiko ditu. Ondoren, San Lorentzo eta Soledadeko Andre Mariren baselizak bisita ditzakegu.

Herriko txoko ezagunenetan zehar txangoa egin eta gero, oso gomendagarria da ingurunean ibilaldiren bat gauzatzea. Horretarako aukera anitz daude, eta gidaturiko irteerak ere antolatzen dituzte toki polit honetako xehetasunak ezagutzeko.

Beizamara ekaina amaieran joatea erabakiz gero, San Pedroren ohorez ospatzen dituzten jaiez gozatuko dugu. Egun horietako batean herri-afaria antolatzen dute, eta musika eta giro ona izaten dira nagusi.

Ba al dakizu... ?

Beizamako ondare kulturalari eta historikoari dagokionez, urtetan zehar ongi gordetako altxorrak topatuko ditugu. Eliza, esate baterako, herriko eraikin zaharrena da, estilo errenazentista eta hainbat osagai gotiko ditu.

Esteka interesgarriak