Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Beasain

Beasain herri gipuzkoarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Beasain
  • Biztanleria: 13.980
  • Azalera: 29,9 Km²
  • Web: http://www.beasain.net
  • Tursimo bulegoa:
    Oficina de turismo Igartza
    Plaza de Igartza, s/n
    Tel. 943 16 40 85
    Igartza@teleline.es
    www.igartza.es

Gipuzkoa lurralde historikoaren barnealdean dago Beasain. Murumendi, Usurbe eta Pagobakar mendiak ditu inguruan udalerriak, eta Oria da ibai nagusia. Sei gune nagusitan dago banatuta Beasain: hirigunea batetik, eta Arriaran, Astigarreta, Garin, Gudugarreta eta Aratz-Matxinbenta auzoak bestetik. Iparraldean Beizama eta Azpeitiarekin egiten du muga Beasainek, hegoaldean Lazkao, Olaberria eta Idiazabalekin, ekialdean Ordizia, Itsasondo eta Saiatzekin, eta mendebaldea, aldiz, Ormaiztegi eta Ezkio-Itxaso udalerriekin.

Atzinaroan ere jendea bizi omen zen Beasainen, izan ere, horixe erakusten dute udalerrian aurkitutako tumuluek, hala nola, Basagaiñ (1927), Trikuazti I eta Trikuazti II (1978), eta Illaun (1989).

Beasaingo gune historiko nagusia Igartza da, dudarik gabe; bertan daude XIII. mendean eraikitako Igartza jauregia, eta baita Igartzako zubia, egurrezko presa eta errota bera ere. Hirigunean ere hainbat interes gune turistiko daude, besteak beste, Jasokundeko Andra Maria eliza, Loinatzeko Andra Maria basilika eta Loinatzeko ermita. Sagastigutia parkea ere Beasaingo gune nagusienetakoa da, izan ere, 50etik gora arbola mota ezberdin daude bertan; era berean, Murumendi mendia ere bisitazeko gune ederra da, euskal mitologiako Mari pertsonaiaren bizilekutzat hartua den parajea, alegia.

Kokagune berezian egonik, errepideko komunikazioetan funtsezko papera jokatu izan du betidanik Beasainek; horrela, Beasaingo Yarza deritzon zonaldea garai bateko komunikazio-bideetan ezinbesteko gunea izan zen. Gainera, herriko industriaren lehen agerpena ere Yarzako burdinolan bertan eman zen, XV. mendetik burdina garatzen den lekuan.

Maiatzaren erdialdean ospatzen dituzte herriko jai nagusiak Beasainen, Loinatz jaiak, alegia.

Ba al dakizu... ?

Kokagune berezian egonik, errepideko komunikazioetan funtsezko papera jokatu izan du betidanik Beasainek; horrela, Beasaingo Yarza deritzon zonaldea garai bateko komunikazio-bideetan ezinbesteko gunea izan zen.

Esteka interesgarriak