Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Azpeitia

Azpeitia herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Izarraitz mendigunearen babesean, Azpeitia Urola ibaiaren ezkerraldean dago, Urola-Kosta eskualdean.

Ibilbideari Loiolako San Inazio santutegitik ekin diezaiokegu, herriko toki enblematikoena baita. Eraikin barrokoa da eta erremataturiko oinplano biribila du. Halaber, Loiolatarren dorretxea ikus dezakegu, Loiolako San Inazioren jaiotetxea, hain zuzen ere. Osagai horiei guztiei esker, leku honek ospea erdietsi du nazioarte mailan.

Bisita honen ostean, Izarraitz mendigunearen edertasunari beha diezaiokegu, eta bertako eraketa harritsuek nabarmendu behar dira. Hango bideetan barrena abiatuz gero, Marikutz tumuluak eta beste hainbat txoko magiko ezagutu ahal izango ditugu. Hala, zibilizazioaren hastapenetara bidaia egingo dugu une batez.

Azpeitiak harreman sakona izan du beti zezenen munduarekin; izan ere, oso korrida garrantzitsuak antolatzen dituzte zezen-plazan eta toreatzaile ospetsuenak izaten dira bertan. Aspaldiko usadio hau, batez ere, uztail amaieran ospatzen dituzten San Inazio jaietan islatzen da. Aukera bikaina da giro ezin hobeaz gozatzeko eta ongi pasatzeko.

Ba al dakizu... ?

Azpeitia bisitatuz gero Loiolako San Inazio santutegitik bisita egin genezake, herriko toki enblematikoena baita.

Esteka interesgarriak