Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Ataun

Ataun herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Gipuzkoako hegoaldean dago Ataun, Goierri eskualdean. Lurralde historikoko herririk luzeena da, eta herriko auzorik nagusienak San Martin, San Gregorio eta Aia dira. Bestalde, Agauntza ibaiak iparretik hegora gurutzatzen du herria, eta hainbat mendik babesten dute udalerria, besteak beste, Sarastarri, Areetza eta Aitxu mendiek.

Erromatarren garaiko txanponak aurkitu izan dira Ataunen. 1.616an lortu zuen udalerri titulua Ataunek, eta hainbat urtetan zehar Santiago bidea egiten zuten bidaiarien lekua izan da herria.

Nafarroarekin egiten du muga udalerriak, eta bertan dago Aralarko Parke Naturala. Gainera, Ataungo Domoa edo Aitzartea fenomeno geologiko ederra da. Lur azpian ere hainbat kobazulo ditu Ataunek, haien artean ezagunenak Troskaeta, Sarastarri eta Intzartzu.

Bestalde, paseatzeko ere hainbat gune aurkituko ditu bisitariak herrian, baita bertako historia eta ondarea ezagutzeko aukera eskaintzen duten hainbat ibilaldi egiteko aukera ederra ere. Horien artean, Toursko San Martin eliza (XVI.mendekoa ) nabarmendu daiteke, baita Zubikoeta eta Zelabear jauregiak ere.

Ataungo Aia auzoak uztailaren 2an ospatzen ditu bere zaindariaren jaiak ; San Gregorio auzo ataundarraren egun handia, ostera, irailaren 3an ospatzen da. Bestetik, maiatzaren 15ean ere jai giroa izaten da nagusi Ataungo herrian, San Isidro feriaren egunean, alegia ; azaroaren 11an ere San Martin jaiak ospatzen dira Gipuzkoako herri honetan.

Ba al dakizu... ?

Erromatarren garaiko txanponak aurkitu izan dira Ataunen. 1.616an lortu zuen udalerri titulua Ataunek, eta hainbat urtetan zehar Santiago bidea egiten zuten bidaiarien lekua izan da herria.

Esteka interesgarriak