Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Astigarraga

Astigarraga herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Gipuzkoako ipar-ekialdean dago Astigarraga, Urumea ibaiaren eskuinaldean, eta Txoritokieta eta Santiagomendi mendiek babesten dute udalerria. Honako auzo hauek osatzen dute Astigarraga: Galtzaur, Portutxo, Errekalde, Ergobia, Gurutzeta, Benta eta Santiagomendi. Donostia eta Errenteriarekin egiten du muga iparraldean, Hernani eta Donostiarekin hegoaldean, ekialdean Errenteriarekin eta mendebaldean, aldiz, Donostia eta Hernanirekin.

Hainbat interes gune dauzka Astigarragak: Santiagomendi Etnografi Parkea, Ingurunearen hezkuntza zentroa eta Murgia parkea, garai batean Markesaren lorategia zena.

Baina, batez ere, sagardoagatik da ezaguna Astigarraga; klima aproposa eta lurraren egoera egokia direla eta, sagasti ugari daude bertako lurretan. Egun, sagardotegien jarduera egoera onean dago, eta horren erakusgarri dira jendez gainezka egoten diren sagardotegiak.

Uztailean herrira hurbiltzen den orok, bertako jai nagusiak ezagutzeko aukera izango du, Santiago egunetik hasi eta Santa Ana egunera arte luzatzen baitira jai-egunak. Azkenik, maiatzaren 15ean ere ez da jenderik falta izaten Astigarragan, San Isidro eguneko feria ospatzen baitute herrian.

Ba al dakizu... ?

Hainbat interes gune dauzka Astigarragak: Santiagomendi Etnografi Parkea, Ingurunearen hezkuntza zentroa eta Murgia parkea, garai batean Markesaren lorategia zena.

Esteka interesgarriak