Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Asteasu

Asteasu herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Toloserri eskualdeko herri hau Ernio mendiaren magalean dago. Herriak bi eremu nagusi ditu: bata Eizmendi, San Pedro eliza tontorrean duen muino txikia, eta hirigunea bestea, beheko aldean. Iparraldean, Aiarekin egiten du muga eta hegoaldean, Larraul eta Alkizarekin. Ekialdean, Zizurkil, Villabona eta Anoeta daude eta mendebaldean, Errezil.

Gaur egun, Asteasuko eraikinik esanguratsuenetarikoa udaletxea bera da, 1.760an eraikia. Halaber, San Pedro eliza eta Santa Cruz eta Santa Marina baselizak oso erakargarriak dira eta merezi du hauek ikustea. Herriko beste ezaugarrietako bat baserri ugari dituela da; Asteasun nekazaritza giroa nagusitzen dela argi erakusten dute hauek.

Asteasuko herritarrek ekainaren 29an ospatzen dituzte San Pedro bertako zaindariaren festak; horretaz gain, Santa Marina festetan ere, uztailean, izaten da zertaz gozatu herrian. Gainera, ganadu, eskulangintza eta baserriko produktuen azoka ere Asteasun ospatzen da irailean, eta bertaratzen diren guztiek euskal produktu tipikoak ezagutzeko aukera ederra izango dute.

Ba al dakizu... ?

Toloserri eskualdeko herri hau Ernio mendiaren magalean dago. Herriak bi eremu nagusi ditu: bata Eizmendi, San Pedro eliza tontorrean duen muino txikia, eta hirigunea bestea, beheko aldean.

Esteka interesgarriak