Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Arrasate/Mondragón

Arrasate herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Gipuzkoa lurralde historikoan dago Arrasate. Bedoña, Garagartza eta Gesalibar auzoek osatzen dute udalerria. Inguruan, Udalaitz (1.082 m.), Murumendi (775 m.), eta Kurtzetxiki (532 m.) mendiak daude, eta Deba eta Aramaio ibaiek bat egiten dute bertan. Iparraldean, Bergararekin egiten du muga, eta hegoaldean Aretxabaletarekin.

Euskal Autonomi Erkidegoko industria-herririk garrantzitsuena da Arrasate. 1950eko hamarkadan sortu zen kooperatibismoaren mugimendua, nazioartean izen handiko gune bihurtuz udalerria.

Turismoari dagokionez, hainbat aukera eskaintzen du herriak. Batetik, harresiz inguraturiko antzinako hirigunea ikus daiteke. Bestalde, San Frantzisko komentua eta Okendo Jauregia bisita ditzakegu.

Gainera, ingurune naturala oso erakargarria da Gipuzkoako herri honetan, bereziki Monterron eta Santa Barbara parkeei esker. Lehenengoak, XVII. mendean eraikitako jauregia izateaz gain, antzinako zuhaitzak ere baditu, Euskadiko zuhaitz bakanetakoak.

Herria bisitatzera ekainean datorren orok, behin Arrasatek daukan ondarea ikusi ondoren, bertako zaindariaren jaietaz gozatzeko aukera izango du, San Joan festetaz, alegia. Ospakizun hauetaz gain, "Maritxu Kajoi" jaia ere egun handia da herritarrentzat; festazale asko batzen dira herrian, dotore jantzita denak ere.

Ba al dakizu... ?

Herria bisitatzera ekainean datorren orok, behin Arrasatek daukan ondarea ikusi ondoren, bertako zaindariaren jaietaz gozatzeko aukera izango du, San Joan festetaz, alegia. Ospakizun hauetaz gain, "Maritxu Kajoi" jaia ere egun handia da herritarrentzat.

Esteka interesgarriak