Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Aretxabaleta

Aretxabaleta herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Gipuzkoako herri honek Araba eta Bizkaiarekin egiten du muga. Herriko biztanleria gehiena hirigunean bertan bizi den arren, beste bederatzi auzok osatzen dute Aretxabaleta. Ingurune menditsua du, Arrasate dago iparraldean, eta Eskoriatza, hegoaldean.

Batik bat industria arloko herria da Aretxabaleta, baina hala ere, monumentu-multzo garrantzitsua dauka ; horien artean, honako hauek nabarmenduko genituzke : Andra Mariaren Eliza, eta bertan dagoen kripta (garai batean Bedarretako San Migelen elizakoa zena), Otalora Jauregia eta Arratabe Dorretxea.

Paisaia erabat menditsua da eta edertasun natural handiko paisaiak ezagutzeko aukera izango du hara joaten den orok: Urkulu urtegia, Deba ibaiaren sorburua eta Kurtzebarri mendia, besteak beste. Gainera, kultura eta kirol arloko aukera anitzak ditugu aisialdirako.

Aretxabaletako udalerriak abuztuaren erdialdean ospatzen ditu bere zaindariaren jaiak, Andra Mari festak. Hala ere, urteko gainontzeko egunetan herrira heltzen denak ere izango du bertako jai eta azoketaz gozatzeko aukera, iraileko San Migel jaietaz, esate baterako.

Ba al dakizu... ?

Paisaia erabat menditsua da eta edertasun natural handiko paisaiak ezagutzeko aukera izango du hara joaten den orok: Urkulu urtegia, Deba ibaiaren sorburua eta Kurtzebarri mendia, besteak beste.

Esteka interesgarriak