Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Arama

Arama herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

160 biztanle eta 1,3 kilometro karratuko azalerarekin, Arama da Gipuzkoako lurralde historikoaren udalerririk txikiena. Goierri eskualdearen bihotzean dago, Arriguntzagaña mendiaren hegalean eta Oria eta Idiazabal ibaien eskuineko ertzean.

Erdigunetik paisaia bikaina ikus daiteke, eta Arama inguratzen duten mendietan barrena hainbat ibilbide egiteko aukera du bisitariak. Herrian bertan, San Martin parrokia nabarmenduko dugu; izan ere, herria identifikatzen duen eraikina da. Urteen joan etorrian, hainbat aldiz zaharberritu duten ermita baten gainean eraiki zuten eliza. Angeluzuzeneko oinplanoa du eta kanoi erdiko gangak estaltzen duen nabe bakarra. Barruan, Ama Birjinaren eskultura bat dago ikusgai. Apaiz etxeak eta Iriarte eta Iturrioz baserriek osatzen dute Aramako ondare arkitektonikoa.

Inguruetan, Ibares errotak atentzioa emango digu. Antzina, Araman sartzeko erabiltzen zuten zubian dago. Gaur egun, martxan jarraitzen du eta etxeetan argindarra lortzeko erabiltzen dute.

Ba al dakizu... ?

Tamainaz herri txikia, baina oso adeitsua

Esteka interesgarriak