Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Antzuola

Antzuola herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Debagoiena eskualdeko herri hau Deskarga (492 m) mendatearen magalean dago. Azkoitia eta Bergara ditu iparraldean, eta Oñati eta Legazpi hegoaldean. Ekialdeko mugan, berriz, Urretxu eta Zumarraga daude eta mendebaldean, azkenik, Bergara.

Antzinako monumentu asko daude Antzuolan, interes handikoak denak ere. Besteak beste, Uzarraga eliza, Gipuzkoako elizate zaharrenetarikoa, Santa Ageda, San Martzial eta San Blas baselizak eta hainbat errota eder (Altzarte, Lizarraga?) nabarmenduko ditugu. Kalbarioko gurutzeak ere ikusteko ederrak dira; XVIII. mendekoak eta barroko estilokoak dira gurutzeok.

Herrigunean, Kalebarren dorretxea, Maristen komentua, udaletxe barrokoa (aurrealdean herriaren armarria duena) eta Ondarre plaza ezagutzeko aukera izango dugu. Ondare historiko zabala izateaz gain, udalerriko ingurune naturalak txango luzeak egiteko parada ere eskaintzen digu Basalde, Irimoegi, Lizarraga eta Galartza auzoetan, esaterako.

Herriko jai nagusiak uztailaren erdialdean ospatzen dituzte, eta, zalantzarik gabe, ekintzarik garrantzitsuena Mairuaren Alardea da. Urtero, jende asko joan ohi da Antzuolara alardea ikustera. 920. urtean, Valdejunquerako gudan, musulmanen aurka soldadu talde batek, tartean Antzuolako konpainia batek, lortutako garaipena gogora ekartzen dute.

Ba al dakizu... ?

Ondare historiko zabala izateaz gain, udalerriko ingurune naturalak txango luzeak egiteko parada ere eskaintzen digu.

Esteka interesgarriak