Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Andoain

Andoain herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Gipuzkoako lurralde historikoan dago herri hau, Tolosaldea eskualdean, hain zuzen. Mendi berde eta politek inguratzen dute udalerria, eta erdigunetik, berriz, Oria ibaia igarotzen da.

Andoain herri garrantzitsu bihurtu da, ingurune naturalari eta eskaintza kulturalari esker. Belkoain, Buruntza eta Adarra mendiak ageri dira paisaian, eta paraje ikusgarria osatzen dute. Gainera, Leizaran harana du inguruan; garai batean, Plazaolako trena igarotzen zen bertatik, eta Nafarroa eta Gipuzkoa arteko ibilbidea egiten zuen. Halaber, zenbait parke ere badago, Etxarri eta Otita, kasu. Horiek guztiak oso aproposak dira atseden hartzeko eta bainatzeko.

Txango honen ostean, hirigunean sartuko gara txoko interesgarrienak ezagutzeko. Herriko plazan, esaterako, udaletxearen eraikina eta San Martin eliza ditugu ikusgai; urteen joan-etorriaren lekuko dira bi eraikinok. Horrez gain, herriko pertsonaia ospetsu baten estatua ageri da plaza erdian, Aita Manuel Larramendirena, hain zuzen.

Bisitari azken ukitua emateko, gomendagarriena Bastero kultur etxera joatea da. Herriko eraikin kultural esanguratsuena da, zalantzarik gabe; izan ere, kontzertuak, antzerki emanaldiak eta arlo honetako jarduera gehienak hemen antolatzen dituzte. Gainera, zinema-aretoak daude, eta karteldegiko azken filmak eskaintzen dituzte. Ezaugarri horiei guztiei esker, aisialdirako eskaintza zabala topatuko dugu Andoainen.

Ba al dakizu... ?

Andoain herri garrantzitsu bihurtu da, ingurune naturalari eta eskaintza kulturalari esker

Esteka interesgarriak