Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Altzo

Altzo herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Gipuzkoako lurralde historikoan dago herri hau, Tolosaldea eskualdean. Udalerri honi buruz hitz egiterakoan, ezinbestekoa da Altzoko Erraldoia aipatzea (Migel Joakin Eleizegi); bera izan baitzen herria ezagun egin zuena. Askok eta askok kondaira hutsa dela uste duten arren, benetako gizona izan zen, eta oso altua, gainera. Bi metro eta berrogeita bat zentimetro luze izatera iritsi zela esan izan da, eta horrek famatu bihurtu zuen nazioartean.

Ospe horren ordainetan, harrizko eskultura egin zioten Ipintza baserriaren atarian. Hortaz, ezin gara Altzotik joan irudi hori ikusi eta istorio polit hau ezagutu gabe.

Herria bi auzunetan banatuta dago: Altzo Muño eta Altzo Azpi. Gain batean kokatuta aurkituko dugu bata eta Otsabio (801 m) mendiaren magalean bestea. Aurrenekoan, badira nabarmendu beharreko eraikin bi: Jasokundearen Andra Mari elizak isabeldar atari gotiko ederra du eta udaletxeak, berriz, egurrezko eta adreiluzko egitura. Altzo Azpin, aldiz, San Salbadorren eliza ikus dezakegu. Gurutze gangadun nabe bakarra du eta antzinako eliza erromatar baten gainean eraiki zuten.

Altzo erakargarri bihurtzen duen beste ezaugarri bat natura da. Nekazaritza giroko herria da, eta paisaian baserriak, basoak eta zelaiak dira nagusi. Beraz, hainbat ibilbide egin daitezke ingurune guzti hau ezagutu eta aire freskoa arnasteko.

Ba al dakizu... ?

Nekazaritza giroko herria da, eta paisaian baserriak, basoak eta zelaiak dira nagusi

Esteka interesgarriak