Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Altzaga

Altzaga herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Gipuzkoa lurralde historikoko herria da Altzaga eta Goierri eskualdean dago. Mendi berdez inguratuta, landa giroko udalerria Gipuzkoako txikiena da hedaduraz. Gainera, eraikin gutxi daude erdigunean eta gehienak San Migel elizaren inguruan daude. Harlanduz egina, gurutze latindarreko oinplanoa du eta barruan erromatarrez jantzitako santu baten irudia ageri da.

Bestalde, Altzagarateko Andre Mariaren baseliza da herriko osagairik esanguratsuenetariko bat. Altzagako lehen eraikin erlijiosoa dela uste dute, eta lehen dokumentuak XVI. mendean aurkitu omen zituzten.

Eraikuntza zibilari dagokionez, bi eraikin nabarmendu behar ditugu: Sarasola oinetxea eta Mendiola baserria. Batak armarri ederra du eta bestean, berriz, egurrak aparteko garrantzia du aurrealdeko horman.

Aberastasun historikoaz gain, irailaren amaieran San Migelen ohorez antolatzen dituzten jaiez gozatzeko aukera dugu Altzagan. Bertsolari-emanaldiek eta dantzaldiek betetzen dute egun horietako egitaraua.

Ba al dakizu... ?

Irailaren amaieran ospatzen dira Altzagako festak San Miguelen ohorez.

Esteka interesgarriak