Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Alegia

Alegia herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Alegia, Gipuzkoa lurralde historikoko herria, Tolosaldea eskualdean dago. Amezketa eta Oria ibaiek bat egiten dute bertan, baso-zelaiek estalitako malda handiko mendien babesean.

Alegiara iristen garenean, alde zaharrean egin dezakegu lehen geldialdia. Erdiguneak ilargi erdiaren itxura du, Oria ibaiaren ibilbideari jarraitzen diolako. Han, nabarmentzekoak dira San Joan Bataiatzailearen parrokia-eliza eta udaletxea, arkupedun fatxada duen XVIII. mendeko eraikina.

Txango kultural hau egin eta gero, inguruak ezagutzeko parada ere badugu, eta, hala, herriko paisaia apaintzen duen natura ederraz gozatuko dugu.

Alegiara uztailean joatea erabakiz gero, oso ongi pasatu ahal izango dugu, orduan ospatzen baitituzte herriko jai nagusiak, Karmengo Amaren omenez. Jarduera asko antolatzen dituzte, eta musika eta festa izaten dira protagonista nagusiak.

Horrez gainera, Zahagiardo, gastronomiari lotutako tradizio handiko ospakizuna, aipatu beharra dago. Urteko zenbait egunetan, inauterietan edota San Joanetan, esaterako, afari-merienda antolatzen dute herriko plazan. Udalak mahaiak jartzen ditu eta herritarrek haren kontura edaten dute ardoa. Jatekoa, berriz, norberak eraman behar du.

Ba al dakizu... ?

Amezketa eta Oria ibaiek bat egiten dute lurralde honetan.

Esteka interesgarriak