Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Gipuzkoa


Albiztur

Albiztur herri gipuzkoarra
Datu orokorrak

Gipuzkoako lurralde historikoan dago Albiztur, Tolosaldea eskualdean. Basoak eta mendiak dira nagusi ingurune naturalean, eta, beraz, paisaia erabat berdea da.

Herrira iritsi eta berehala, baserri askorekin egingo dugu topo, hala hirigunean nola kanpoaldeko auzoetan. Horietako batzuek Erdi Aroko ezaugarriak gorde dituzte eta beste hainbatetan, berriz, elementu bitxiak ikus ditzakegu. Oria Etxean, esaterako, kakaoa eta txokolatea ehotzeko harriak daude; izan ere, garai batean, gozotegia izan zen.

Albiztur inguratzen duten mendiek ibilbide anitz egiteko parada eskaintzen digute. Basoetan barrena abiatuz gero, liluratuta geratuko gara ikusiko ditugun gaztainondo erraldoiekin. Halaber, Intxurreko Esparru Arkeologikoa bisita dezakegu; Ondasun Kultural izendatu zuten Monumentu Multzoen mailan.

Era berean, XVI. mendeko San Gregorio baseliza eta Jasokundeko Andra Mari eliza barrokoa ezagutzeko aukera daukagu. Gainera, ezin gaitezke Albizturretik joan antzinako garbilekua ikusi gabe; 1863an eraiki zuten, egurrez estalita dago eta zortzi alde ditu.

Azkenik, gastronomiari dagokionez, oso ezagunak dira herriko soro eta baratzetan landatzen diren babarrun beltzak. Albizturreko edozein jatetxetan egin dezakegu babarrun-jana, aza, odolki, saiheski eta piperminaz.

Ba al dakizu... ?

Intxurreko Esparru Arkeologikoa Ondasun Kultural izendatu zuten Monumentu Multzoen mailan.

Esteka interesgarriak